Ibia jartzeko lizentzia eskaerak egiteko epea zabalik da

Eskoriatzako Udalak onartu zuen ibiak arautzeko udal ordentza.Eta otsailaren 21ean jarri zen indarrean. Abuztuaren 21a izango da eskaera egiteko azken eguna.

Garaje edo lokal askoren atarian izaten dira "ez aparkatu" dioten karteltxoak. Horietako askok ordea ez du udalaren lizentzia izaten. Lokal edo garajearen jabeak jarritako kartelak izaten dira. Horregatik, ez dira legezkoak.

Legezkoak diren ibiak, udal ordenantzaren araberakoak dira. Eskoriatzako udalak ibiak arautzeko ordenantza onartu zuen.Eta joan den astean jarri zen indarrean.

Lizentzia beharrezkoa

Ibia jartzeko lizentzia beharrezkoa da. Horretarako baldintza batzuk bete behar dira. Lokal edo garajea jarduera komertzial edo industrialekoa bada honako baldintzak bete behar dira lizentzia lortzeko: alde batetik gauzatzen den jardueraren lizentzia izatea, eta bestetik, ibilgailuen sartu-irtena beharrezkoa izatea. Garajea erabilera pribatukoa bada, garajerako jarduera lizentzia izatea beharrezkoa da. Gainera gutxienez 80 metro karratuko azalera izan beharko du. Eta izan beharko dira ,gutxienez, lau ibilgailu edo 3500 kg baino gutxiagoko zama daramaten lau furgoneta.

Ibia jartzeko lizentzia eskaera egin nahi dutenek, denbora luzea dute oraindik.Abuztuaren 21a izango da eta eskaera egiteko azken eguna. Baita lizentzia berritzea nahi dutenentzat ere.Eskaerarekin batera lokalaren kokapena, erabilpena eta ezaugarriak argitzen duten agiriak aurkeztu beharko dira Eskoriatzako Udaletxean. Bitartean "ez aparkatu" dioten seinaleak kendu egin beharko dira, jendea ez nahasteko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.