Burnizko bigak zeramatzan kamioi bati bigak erori zaizkio. Eta ondorioz, kontrako norabidean zetorren kamioia zangara joan da. Zangara joan den kamioia matxuratu egin da bigek gasoil depositoa zulatu baitio. Bi kamioiak errepidean geldi egon behar izan dute garabia etorri artean.Horrexegatik, Ertzaintzak zirkulazioa eten egin du Arlabanen.
Garabia arratsaldeko 18:00etan heldu da, eta Herrizaingo Sailaren esanetan, gaueko 21:00etan dena normaltasunera itzuliko da.