Mondragon Unibertsitateak ez du eskaintzarik, bai ordea Deustuko unibertsitateak, Euskal Herrikoak, Nafarroakoak eta Matia fundazioak. Debagoienean UNEDek bakarrik eskaintzen die aukera erretiratuei unibertsitate ikasketak egiteko.
Bost mila lagun baino gehiago daude Debagoienean 55 eta 74 urte bitartekoak, eta horiei zuzendutako proiektua egin du Joan Salas ikasleak. Karrera amaierako proiektua besterik ez da, baina Huheziko zenbait irakasleri oso interesgarria iruditu zaie.
Dena dela, oraindik ez dago inolako zehaztasunik proiektuaren gainean.