Zaborra biltzeko lurrazpiko 4 edukiontzi daude Dorleta auzoan: bata zaborra jasotzeko, bestea paper eta kartoia jasotzeko, bestea ontziak biltzeko eta azkena beira jasotzeko. 4 metro kubikotako edukiera du bakoitzak.
Herritarrek zaborra ontzietara bota ondoren, mando batekin aginduak eman eta zakarra jasoko dute kamioek. Zaborra jasotzeko beraz, ez da langilerik behar. Mando hauek edukiontzien mugimenduak kontrolatzeko baino gehiagorako ere balio dute. Izan ere, memoria bat ere badu eta zaborra ze ordutan jaso den memorian gordetzen du, besteak beste.
Eskoriatzakoak dira Debagoienean jarri diren lehenengo lurrazpiko edukiontziak. Baina Debagoineko beste udal batzuk ere interesatuta daude zaborra biltzeko sistema honetan. Izan ere asko dira eskaintzen dituzten abantailak. Besteak beste, usainik ez da sortzen horrela, eta zaborra ez da oztopo kalean ibiltzeko. Abantaila hauek ikusita, gero eta leku gehiagotan daude lurrazpiko edukiontziak. Espanian guztira, 4500 lurrazpiko edukiontzi daude.