Lehiaketan parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea; izan ere, ostalaritza establezimendu guztiak hartuko dituzte kontuan. Parte hartu nahi ez baduzue, 943 71 46 88 telefonora deitu beharko duzue.
Oinarriak
Lokal bakoitzaren mozorroaren gaia librea izango da. Saria banatzerakoan honakoak hartuko dituzte kontuan: irudimena, originaltasuna, lokalaren sarrerako eta barruko dekorazioa, tabernako zerbitzarien mozorroak, musika eta beste edozein xehetasun.
Epaimahaia Udal Kulturako batzordeko kideek eta horretarako izendatutako lagunek osatuko dute.