Enpresan euskararen erabileraren gaineko Jardunaldi arrakastatsua egin dute Huhezin

Gorka Etxabe 2004ko urt. 29a, 19:18
Enpresetako euskara planen eragileentzako jardunaldiak egin dituzte gaur Eskoriatzan. Huheziko fakultatean ehun bat lagun elkartu dira, guztiak ere enpresetako euskara batzordeetakoak. Jon Sarasua antolatzaileak esan digunez, ikerketa eta gogoeta gune bat eskaini nahi die unibertsitateak enpresetako euskara planei.

Uste baino lagun gehiago gerturatu dira Huhezira. Debagoieneko enpresetako euskara batzordeetan parte hartzen ari diren langile ugari hurbildu dira jardunaldietara.

“Enpresetako euskara planen eragileentzako jardunaldiak” lelopean antolatu dituzte jardunaldiak Unibertsitatean. Asmoa, berriz, ikerketa eta gogoera gune bat eskaintzea ibarreko enpresetako euskara planei.

Debagoieneko enpresetan dezente erabiltzen da euskara

Zenbait enpresetako ordezkariek eskaini dituzte hitzaldiak, baita sindikatuetako kideek ere. Besteak beste, ELAYko, MCCko eta Artez-eko kideak izan dira Huheziko fakultatean. Gure ibarreko enpresetan erabiltzen den euskararen gainean aritu dira. Esan dutenez, gaur egun egoera nahiko ona da. Jardunaldi arrakastatsuak izan dira. Antolatzaileen esanetan, uste baino lagun gehiago hurbildu dira Eskoriatzara. Iaz Arrasateko Amaia Udal Antzokian egin zituzte jardunaldiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak