Sei Internet ikastaro otsailean, KZGunearen eskutik

Leire Kortabarria 2004ko urtarrilaren 29a

Otsailerako ikastaro sorta berria antolatu du herriko KZGuneak. Internet erabiltzen ikasteko jardunaldiez gain, gai zehatzagoetan sakontzen duten ikastaroak daude aukeran. Izenemate epea zabalik dago.contributors:

Sasoi honetako lehen ikastaroa urtarrilaren 28an eman zen. Otsailaren 2tik 27ra beste hainbat egongo dira aukeran: Internet erabiltzen ikasteko oinarrizko ikastaro bi (otsailaren 2an eta 16an hasita); bat-bateko mezuak bidaltzen ikasteko bat (hilaren 18an), eta Kutxak antolatu dituen bi jardunaldi. Azkenik, irrati kateak sintonizatzen ikasteko ikastaro bat ere egongo da.

Matrikula epea zabalik dago; horretarako, Konekta zaitez gelara joan beharko duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak