Eskoriatzako guraso guztiei dago zabalik deialdia guraso eskolan parte hartzeko. Ikasturtea ekainera arte izango da. Kultura etxean elkartuko dira parte hartzaileak eta dinamizatzaileak, 18:00etan, ordu eta erdiko saioetan.
Egutegia finkatuta dago.
Honako gaiak landuko dituzte, ondoan zehaztutako egunotan:
- Baloreen heziketa (otsailaren 17an eta 18an);
- Eskola porrotaren prebentzioa (martxoaren 17an);
- Seme-alaben sexualitatea (apirilaren 20an eta 21ean);
- Gurasoen eskubideak (maiatzaren 18an)
- Elikadura arazoak (ekainaren 16an).
Saio guztietan zein batzuetan parte hartzeko aukera dago. Saio batzuk adin jakin batzuetako umeen gurasoei daude gomendatuta; beste batzuk orokorrak dira.