Julian Gorospek eliteko kirolariaren bizitzaz jardungo du

Leire Kortabarria 2004ko urtarrilaren 23a

Julian Gorospe txirrindulari ohia Eskoriatzan egongo da urtarrilaren 27an, martitzena. Hitzaldia egingo du egun horretan, kultura etxean, 20:00etan.

Eskoriatza Kirol Elkartearen XL. urteurrenaren ekitaldien barne, Julian Gorospe (Mañaria, 1960) Euskaltel Euskadi taldeko zuzendariaren bisita izango da. Urtarrilaren 27an, martitzena, hitzaldia egingo du kultura etxean, 20:00etan. Eliteko kirolari baten bizitza eta bizipenak gaiaren inguruko berbaldia izango da.

Julian Gorospe Euskaltel Euskadi txirrindulari taldeko zuzendaria da gaur egun, eta euskal txirrindulari gazteak heztea du helburu. Txirrindulari profesional moduan, Euskal Herriko onenen artean egon izan zen. Besteak beste, Espainiako Vueltan eta Frantziako Tourrean hainbat garaipen lortu zituen, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak