Hasi dira hotel berria eraikitzen

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko urt. 21a, 18:55
Aste honetan hasi dira Torrebaso industrialdean egingo duten hotela eraikitzen. Ia 100 gela izango ditu eta puntako teknologia zerbitzuak eskainiko ditu. Datorren urteko udan zabalduko dute.

Hotelak 98 gela izango ditu eta puntako teknologia zerbitzuak eskainiko ditu. Adibidez, bideo konferentziak egiteko areto bat izango du. Baita bestelako hitzaldi, bilera, bazkari edo hitzorduak egiteko gelak ere.

Hotel honek industrialdean jarriko diren enpresetako langile eta bezeroei eman nahi die zerbitzua.

Enpresa asko

Hotelaz gain, 50 enpresa inguruk industrialde honetan izango dute egoitza. Lokal batzuk salduta daude dagoeneko eta beste enpresa askok eskaera egin dute.

Era guztietako enpresak egongo dira. Pabilioi batzutan industria jarduera duten negozioak egongo dira eta beste batzutan bulegoak eta biltegiak.

Torrebaso pasealekua

Hotela datorren urteko udan zabalduko dela aurreikusi dute arduradunek, baina Torrebaso pasealekua lehenago bukatuko dute. Datorren martxorako azpiegitura bukatuta egongo da. Argiak jarrita eta pasealekua egokituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak