Euskarari bultzada emateko dirulaguntzak emango ditu Udalak

Udaleko Euskara zerbitzuak diru laguntzak emango ditu euskara ikasi, euskara hutsezko errotuluak jarri eta Udako Euskal Unibertsitatean ikastaroak egiteko.

Euskarari bultzda eman asmoz, aurten ere, dirulaguntzak emango ditu Eskoriatzako Udalak. Dirulaguntzak emateko baldintzak finkatu dituzte jadanik. Baita dirulaguntzak zenbatekoak izango diren ere.

Euskara ikasteko dirurulaguntzak Bi eratako laguntzak emango dituzte:barnetegiko matrikulak ordaintzeko laguntzak eta euskaltegiko matrikulak ordaintzeko laguntzak.

-Barnetegietako matrikulak ordaintzeko 175 euro eta 700 euro arteko laguntzak emango dira.

-Euskaltegietako matrikulak ordaintzeko dirulaguntzak emateko garaian, bi talde bereiztuko dira; Udal euskaltegian izena eman eta dagokien taldea lortu ez dutenak eta hasieratik kanpoko euskaltegietara joan zirenak .

Udal euskaltegian tokia lortu ez dutenek, matrikularen %60ko dirulaguntza jaso dezakete. Zuzenean kanpoko euskaltegietara jo zutenek berriz, matrikularen %30ko laguntza soilik jaso dezakete. Euskara ikasteko emango diren laguntzak lortzeko baldintzak hauek dira:

  1. Eskoriatzan erroldatuta egotea.
  2. Asistentzia %90 izatea.
  3. Matrikularen ordain agiria aurkeztea.

Euskara hutsezko errotuluak jartzeagatik

Errotuluak euskaratzeko aurreikusten dituen dirulaguntzak 600 eurokoak dira.Eta euskaratutako errotulu bakoitzaren kostuaren %30 ordaintzea da dirulaguntza. Laguntzak lortzeko baldintzak hauek dira:

  1. Errotulua jartzeko baimena izatea.
  2. Errotulua euskara hutsean egotea.
  3. Errotuluaren jarduera izena jartzea.
  4. Testua zuzen idatzita egotea.

Udalaren euskarazko aholkularitza zerbitzua erabili ahal izango dute interesatuek.

Udako Euskal Unibertsitatean ikastaro bat egiteko

Pertsona bakoitzari emango zaion diru laguntza matrikularen %50 izango da. Laguntza hau eskuratzeko honako puntuak betetzea beharrezko izango da:

  1. Eskoriatzan erroldatuta egotea.
  2. Ikaslea edo langabetua izatea.
  3. Ikasle edo langabetu txartela aurkeztea.
  4. Matrikularen ordainketa agiria aurkeztea.
  5. Dirulaguntza eskaria uztailaren 30 baino lehen egitea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.