Urtarrileko kultura eskaintza

Usoa Agirre 2004ko urt. 12a, 13:35
Urteko lehen hilabete honetan, hitzaldiak eta ipuin kontaketa izango dira Eskoriatzan. "Jatun konpultsiboak" eta "Neguan sasoian egoteko aholkuak" izeneko hitzaldiak eskainiko dituzte kultura etxean. Bestalde, Madrilgo "Griott" taldeak ipuin kontaketa egingo du.

Urtarrilak 14, asteazkena

Urtarrilak 14, asteazkena

  • 18:00etan, hitzaldia kultura etxean: "Jatun konpultsiboak". Hizlariak: Mª Angeles Uriarte, Yolanda eta Marta.

Urtarrilak 21, asteazkena

  • 19:00etan hitzaldia kultura etxean: "Neguan sasoian egoteko aholkuak". Hizlaria: Mª Jose Pagalday.

Urtarrilak 30, ostirala

  • 22:00etan ipuin kontaketa Unibertsitateko aretoan: Madrilgo "Griott" taldearen ekitaldia.

Ana eta Andres duela zortzi urte hasi ziren istorioak kontatzen, inoiz ez dute Moncloara joateko gonbidapenik jaso eta ez dituzu inoiz ikusiko Udaleko jaietako pregoiak irakurtzen. Ardo ona dute inspirazio iturri, bai eta egunkarietako iragarkiak eta ikusleen harridura aurpegiak. Kus-kusa dute gustuko eta entzuleak ipuin gosez uztea ere bai, gorroto dituzte astegunetako futbol partidak eta sakelako telefonoak. Hori guztia jakin eta gero, eurak entzuteko irrikan egongo zara ezta? Zeren zain zaude?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak