Herritar ugarik egin zuten EHNA

Mirari Altube Arrese 2003ko abenduaren 16a

Hain zuzen 135 lagunek tramitatu zuten EHNA abenduaren 14an. Hori ikusita Bai Euskal Herriari taldeko kideek oso balorazio positiboa egin zuten.

Bai EHNA egunaren gainean antolatutako ekintzetan, bai EHNA tramitatzeko orduan oso erantzun ona eman zuten eskoriatzarrek. Hori horrela, pozik azaldu ziren antolatzaileak, eta eskerrak eman gura izan zizkieten atxikimendua emandako taldeei:

  • Udala
  • EA alderdia
  • EAJ alderdia
  • Eskoriatzako Elizateak taldea
  • Kontzejupe herri plataforma
  • Amuska taldea
  • Trikitilariak
  • Txistulariak
  • Gazte Asanblada
  • Jose Arana ikastolako irakasleak
  • Kirol Elkarteko Mendi saila
  • Axtroki EE
  • Museo Eskola

Aurrerantzean Eskoriatzako udaletxean tramitatuko dituzte EHNAk bulego ordutegian:

  • Astelehenetik egubakoitzera: 10:00etatik 13:30era
  • Eguenetan: 15:00etatik 17:00etara

Horrez gain, datozen hilabeteetan EHNAren erabilera herrian bultzatzeko kanpaina egingo du Bai Euskal Herriari taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak