Patinaje ikastaroa antolatu zuen urrian Udalak. Izugarrizko arrakasta izan zuen: 20 lagunek hartu zuten parte orduan, eta beste 18 zain geratu ziren. Hori horrela, pilotalekuko kantxan patinatzeko eskaera jaso du, orain, Udalak. Onartu egin du aipatutako eskaera eta asteazkenetan patinatzeko aukera izango dute patinaje zale guztiek. Hori bai, ordu batzuk egongo dira: 19:30etatik 20:00etara eta 21:00etatik 22:00etara.