Saioa Alzuaren askatasuna eskatzeko kale bilkura

Gaur, abenduak 4, 19:00etan kale bilkura egingo dute Eskoriatzako Herriko plazan Saioa Alzua askatzeko eskatuz. Udalak egin du deialdia.

Azaroaren 27an egin zuten osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak Saioa Alzuaren aldeko kale bilkura egitea. Mozioa aurkeztu zuten osoko bilkuran, eta aho batez onartu zuten. Saioa Alzuaren senideekin bat egiten dutela ere aipatzen zuen mozioak.

Saioa Alzua arrasatearra da, baina Eskoriatzako Museo Eskolan egiten du lan. Azaroaren 18an atxilotu zuten Gaizka Azkaraterekin batera Arrasaten, eta Garzón epailearen aurrean deklaratu ostean, kartzelan daude biak. Hori horrela, Museo Eskolako eta Udaleko langileek Saioaren atxiloketa salatu eta giza eskubideak errespetatzea eskatu zuten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.