Poxpolin Marisorgin egon zen zapatuan, azaroak 29, herrian. Takolo eta Porrotxekin etorri zen; Nikasio osaba erretxina ere ekarri zuen berarekin. Ahoa zabalik egon ziren umeak, gaztetxoak eta ez hain umeak pailazoei begira. Pirritxek ezin izan zuen etorri, baina ederto pasarazi zien Porrotxek,Takolok eta Poxpo sorgintxoak kiroldegia bete zuten 1.450 lagunei. Sarrera barik geratu zirenek Aretxabaletan izango dute urtarrilean hitzordua.