Eskoriatzan mendi eta auzoetako bide asko daude.Baina bide hauek zein diren eta ze egoeratan dauden zehaztu gabe dago.Hutsune hau betetzen dabil Tomas Madinabeitia.
Bide bakoitzaren luzeera, zabalera eta ezaugarriak kontutan hartzen dira lehendabizi.Baita zein egoeratan aurkitzen diren ere.Guzti hau bilduko da udalaren inbentarioan.
Inbentario hau egin eta gero, udalak egin nahi du ordenantza bat.Ordenantzak helburutzat du bideen erabilera eta mantenua erraztea.Udalak espero du ordenantza datorren urterako eginda izatea.