Gasteizko noranzkoan markesina dago, ez, ordea, Arrasateko noranzkoan. Hutsune horri aurre egiteko helburuarekin, Aranburuzabala kaleko 27 eta 29 zenbakien artean markesina jarriko dutela iragarri du Udalak. Era berean, Tesa eta Ezkurra enpresen artean espaloia egingo dute. Urtea amaitu aurretik egin nahi dituzte lan horiek guztiak.
16 mila euroko aurrekontua
Markesina eta espaloi berria Aretxabaletako Amaral enpresak egingo ditu. Aurrekontua 16 mila eurokoa izango da, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izango du Udalak.