Datorren domekan, hilak 16, Gipuzkoako Bertso Txapelketako lehenengo finalerdia jokatuko da Eskoriatzako kiroldegian, 17:00etan. Irailaren 26an 71 bertsolari hasi ziren lehian. Eskoriatzan, domekan, Maddalen Lujanbiok, Aitor Mendiluzek, Estitxu Eizagirrek, Arkaitz Goikoetxeak, Bixente Gorostidik eta Amaia Agirrek jardungo dute bertsotan.