Eraispena kontrolpean egin dute eta ondorioz, bi egunez kalea itxita egon da. Arazoren bat edo beste sortu ditu herritarren artean egoerak. Gaztañaduiko eraikinen eraispenekin herriko historia zatitxo bat bota dute, baina ez guztia, izan ere, Zubiateko labe zaharra, monumentu historiko izendatua, bere horretan utzi baitute. Laster hiru eraikinak botatako lekuan 32 etxebizitza eta 40 garaje egingo dituzte.