09:30ean aterako dira txirrindulariak Herriko Plazatik. Parte hartu gura duenak ordu erdi lehenago eman beharko du izena, plazan bertan, eta ezinbestekoa izango da kaskoa eramatea. Aurtengo ibilaldiak 43 kilometro izango ditu: Bolibar auzora joango dira lehenengo, eta Aitzorrotz, Bentafria, Jarindo, Albiña, Kurtzeta eta Asentziotik behera, herrira itzuliko dira.
Hainbat zerbitzu eskura
Mediku zerbitzua, asegurua, aldagela eta dutxak, hamarretakoa, elastiko bana eta luntxa izango dituzte parte-hartzaile guztiendako. Txirrindularien artean opari ugari zozketatuko dituzte. Antolatzaileek txirrindulariak animatu gura dituzte proban parte har dezaten.