100 urte bete ditu Carmen Aranburuzabalak

Usoa Agirre 2009ko uztailaren 16a

Gaur, uztailak 16, 100 urte bete ditu Carmen Aranburuzabalak. Eskoriatzako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Olazar jubilatuen elkarteak omenaldi txiki bat egin diote gaur bere etxean. Bertan batu dira bere seme-alabak, ilobak, bilobak eta baita birbilobak ere. Dantzari batek aurreskua egin dio omenaldian eta Carmen oso pozik eta umore oneko egon da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak