Egitaraua
Apirilaren 21a, astelehena, Anjel Errok "Poematrix (relouded)" saioa eskainiko du arratsaldeko 6:30etan. Galdera klabeari erantzuten saiatuko da: "Posible da PlayStationaren ostean poesia idaztea?". Gainera, aldarrikapena egingo du latindar poesiaz.
Apirilaren 22a, asteartea, Anarik "Kantuaren poHesia" saioan kantuaren eta poemaren arteko aldeez (hesiez) hitz egingo du. Bere kantu batzuen harilkatzea izango du hizpide eta kanta berri batzuk estrainekoz kantatuko ditu. Goizeko 11:30etan izango da saioa.
Apirilaren 23a, asteazkena, Beñat Sarasolak "PlayStationaren ondoren, apokalipsia ala emantzipazioa?" saioan puntuari erantzuten saiatuko da ("Posible al da poesia PlayStationaren ondoren?"). Oinarriturik Umberto Ecoren "Apokaliptikoak eta integratuak" bereizketan, bere postura defendatuko du. Poesiaren indar iraultzailea berreskuratu behar dela defendatuko du. Irakurketei dagokienez, banguardietako poesia eta testuak irakurriko ditu, batez ere surrealistak. Arratsaldeko 6:30etan.
Apirilaren 24a, osteguna, GOSE taldea izango da trikitixa eta musika elektronikoaren uztarketa biziarekin. Goizeko 11:30etan.
Apirilaren 25a, ostirala, Fakultateko ikasleak emanaldi berezia egingo dute poesia eta musika uztartuz. Arratsaldeko 15:00etan, "Poesiak eta zubiak".