10. asteburua ospatuko du Jaikik Galartzan hilaren 26an eta 27an

Mirian Biteri 2009ko eka. 22a, 13:37
Jaiki elkarteak 10. aste bukaera antolatu du. Hilaren 26an eta 27an egingo dute Galartza auzoko aterpetxean, baina izena aurrez eman behar dute interesatuek, ekainaren 23rako.

Topaketa antza duen jaialdi dotorea antolatu du Jaikik 10. aste bukaera ospatzeko. Hori horrela, ekitaldiak, ikastaro motzak eta tailerrak egingo dituzte. Hona: chi kung ariketak; clown tailerra; emozioen egiturak; sendabelarren ibilaldia eta jolas librea. Jaikiko kideek zera diote: "Jolasteko gonbita da, sakon-sakonean, guztiok daramagulako jolasteko prest dagoen haur txikia, sarri, gizartearekiko egin beharrek erreprimitua. Haur bizia da, noizean behin beste batzuekin libreki jolasteaz amesten duena".

Horregatik ateak zabalik dituzte eta edonork har dezake parte jaialdian. Ekainaren 23rako eman behar dute izena interesatuek, mezu baten bitartez: jaikielkartea@hotmail.com . Edo telefonoz deituta: 653 70 50 68 (Eli). Bertara eroan beharko dutena ere zehaztu dute: arropa erosoa, alfonbra (esterilla), manta, lo egiteko zakua, 30 euro eta musika tresnak edo gainerako kideekin banatu gura den edozer gauza.

Jaiki elkartea 2003an sortu zuten hainbat aretxabaletarrek–Gozatuz Ekimena zuen izena hasieran– eta ordutik hona makina bat ikastaro antolatu dute: Egiptoko dantzak, poesia eta kontakt saioak, dantza librea, margogintza sortzaile tailerra… Hobeto ezagutu gura duenak elkartea eta zein ekintza egiten dituzte jakin hona webgunearen helbidea: www.dalealplay.tk.

Erakustaldia plazan

Jaialdia baino lehen, gaur bertan, dantza erakustaldia egingo dute Jaiki elkarteko kideek Herriko Plazan (19:30). Dantza afroamerikarren ikasturte bukaera ospatzeko izango da erakustaldia –kalipso, bonba, merenge rueda…– eta era berean, udako solstizioari ongietorria emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak