Ados pilota txapelketako finalerdiak eta finala Elgetan jokatuko dira

Larraitz Zeberio Lekuona

Maddi Barrocal bergararrak jantzi zuen txapela iazko txapelketan.

Elgetako frontoian jokatuko dira aurten Ados Pilotaren Lau eta Erdiko Txapelketako norgehiagoka garrantzitsuenak: ligaxkako azken jardunaldia –azaroak 28–, finalerdiak –abenduak 12– eta finala –abenduak 19–.

Emakume pilotari profesionalen kluba da Ados, eta iaz antolatu zuen Lau eta Erdiko Txapelketa lehenengo aldiz. Hain zuzen ere, Maddi Barrocal bergararrak jantzi zuen txapela, finalean Leire Oskoz mendean hartuta. 

Bigarren edizioari dagokionez, hamabi pilotarik ekin zioten lehiari urri amaieran. Aurrekanporaketak eta ligaxkako hasiera-fasea Beasainen jokatu dira, baina jardunaldi garrantzitsuenak Elgetako pilotalekuan erabakiko dira, azaroaren 28tik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak