'Agur, agur, agur' ipuin kontaketa musikatua, liburutegian

Larraitz Zeberio Lekuona

BiblioHotz egitarauaren barruan, Agur, agur, agur ipuin kontaketa saio musikatua egingo dute Emakume Eskeletoak konpainiako Maite Arresek eta Mau Ziemkiewiczek. Liburutegian egingo dute emanaldia, 19:00etan. 

Helduendako eta nerabeendako saioa da. "Bizitza-heriotza den bidaia hobeto ulertzeko, guretzat inspiratzaileak izan diren kontakizunak elkarbanatu nahi ditugu", azaldu dute artistek. "Heriotza izango dugu abiapuntua, ez amaiera. Aukeraturiko ipuinen, elezaharren eta istorioen protagonistak kinka larrian daude, eta haien esperientziak kontatuko ditugu hitzaren eta musikaren bitartez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak