Erosi berritako mahai-jolasak estreinatu zituzten txikienek eta entretenituta eman zuten arratsaldean gehienek. Mahai-futbol txapelketak ere harrera oso ona izan zuen. Azaroko ekintzetako klasiko bat da dagoeneko eta ikusi zenez parte hartzaile batzuk serio hartzen dute, ez dira-eta txantxetan ibiltzen.
Umeen txapelketan parte hartutakoek gozoki poltsa bana jaso zuten opari. Irabazleek, berriz, bonboi-kutxa.
Helduetan Gaizka Bolinaga eta Etor Sarasua nagusitu ziren; gazta laurdena eta ardo botila bana jaso zituzten. Iaz moduan, bigarren sailkatu ziren Aritz Macarro eta Joseba Mujika. Sanblas bana jaso zuten opari.