Elgetako Udalak antolatzen dituen udaleku irekietako begiraleen %70ek aisialdiko begirale tituludunak izan beharko dute aurrerantzean. Eusko Jaurlaritzak uztailean argitaratu zuen Aisia hezigarriko eta astialdiko jarduerei buruzko 112/2026 Dekretua, eta berrikuntzak ekarriko ditu udaleku irekietako kontratazioan. "2027an udaleku irekietarako kontratatuko diren begiraleen %70ek aisialdiko begirale tituludunak izan beharko dute, eta 2028an, berriz, %80k. Udaleku irekietarako kontratatzen den koordinatzaileak ere aisialdiko zuzendari tituluaren jabe izan beharko du", azaldu du, ohar bidez, Elgetako Udalak. "Gainera, bi kasuetan, autonomia erkidegoetako organo eskudunek emandako tituluak izan beharko dute, edo profesionaltasun-ziurtagiria edo hezkuntza-sistemako titulua beharko da, hirurek gaitzen baitute jarduera horretan aritzeko".
Begirale eskolak
Berrikuntza horiek kontutan izanda, herriko udaleku irekietan lan egin nahi duten gazteak titulua ateratzera animatzen ditu Udalak. "Gipuzkoangazte webgunean topatuko dituzue aisialdiko eskolen zerrenda, webguneak eta harremanetarako datak", adierazi dute.