Elgetan ere guztia prest urteko gau ilun eta beldurgarrienerako

Larraitz Zeberio Lekuona

Gau beltzako festa, iaz, frontoia zaharrean. l.z.l.

Herriko neska-mutikoek atzo egin zuten kalabazak husteko saioa eskolako ganbaran. Maala guraso elkarteak antolatuta, prest utzi zituzten gaur gauean herriko txoko desberdinetan jarri, piztu eta elgetarrak beldurtzeko.

Hori nahikoa ez eta urteroko puska batzea, jaia eta beldurrezko ipuinen kontaketa saioa egingo dituzte.

Jaia frontoi zaharrean

Gau beltzaren bueltako ekintzak dira eta gogotsu daude neska-mutiko gehienak. Guraso elkartea, Udala eta liburutegia ari dira antolaketan eta puska batzea (17:30), frontoi zaharreko jaia (18:30) eta beldurrezko ipuinen kontaketa saioa (20:30) daude iragarrita.

Puska batzerako adinka deitu dituzte umeak. HH2 eta HH3ko umeak frontoi zaharrean elkartuko dira; HH4 eta HH5koek Emakume erresistenteen plazan; LH1 eta LH2koak udaletxeko arkupean; eta LH3 eta LH4koak elizpeko beheko aldean. Azkenik, LH5ekoak elizpeko goiko aldean egin dute hitzordua. 

Puska batzea egingo dute etxez etxe 18:30ak bitartean. Orduan, frontoi zaharrean elkartuko dira eta jaia egingo dute. Beldurrezko ipuinen kontaketa 20:30ean izango da kultur etxean. LH5etik gorakoendako izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak