Rallysprinta 12:00etan hasiko da, eta Intxortatik Kanpanzarrera doan errepidea 09:00etatik 21:00etara itxiko dute. Pilotuek lau aldiz egin beharko dute ibilbidea: Bergarako garbigunetik Kanpanzarrera. Bestalde, autoen egiaztapen teknikoak Elgetako Salbador kalean egingo dituzte, 08:30ean hasita.
Iaz, Gorka Idigoras eta Nerea Campos izan ziren azkarrenak, Aitor Zabaleta eta Ander Odriozola bigarren, eta Iñigo Olabegogeaskoetxea eta Sergio Martinez hirugarren.