"Oraingoan Nafarroara joango gara, baina, Gipuzkoako mugatik gertu edo gainean. Intsusburu bada ere helburu nagusia, hainbat tontorretatik igaroko gara, guztira hamabost bat kilometro, baina, desnibel gutxirekin, 663 m., Lizarrausti eta Etzegarate tartean", azaldu dute.
Izen-ematea zabalik
Izen-ematea zabalik da eguenera arte, hilak 22, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik eta prezioa da 10 euro. Adin txikikoek parte hartzeko baldintza da guraso edo nagusi baten ardurapean izatea.