Bilboko Euskal Museoa ezagutzen

Larraitz Zeberio Lekuona

Elgetar taldea, atzo, Bilboko Euskal Museoan. (Argazkia: Xalbadorpe elkartea)

Xalbadorpe elkarteak antolatuta, atzo –eguaztena– Elgetako 30 bat lagunek egun osoko irteera egin zuten. Bilbon dagoen Euskal Museoa bisitatu zuten, besteak beste. Eraberritze lanak egiteko lau urtez itxita egon ostean, ekainean zabaldu zituen berriz ateak arkeologia eta etnografia museoak. Xalbadorpek eguenerako, hilak 22, antolatu du hurrengo ekintza: txokolate-jana eta bingo saioa egingo dituzte, 17:00etan, Ozkarbi elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak