Adimen kognitiboa lantzeko tailerrean izena emateko epea zabalik da

Larraitz Zeberio Lekuona

Ikasturte honetan ere garuna aktibo mantentzeko eta garapen pertsonala lantzeko tailerra antolatu du Elgetako Udalak. Hamar saio izango dira, eta eguaztenetan egingo dituzte, azarotik urtarrilera bitartean, 11:30etik 13:00etara.

Adimen kognitiboa estimulatu nahi duten adineko pertsonendako tailerra izango da  eta aurreko urteetan  izan duen arrakasta ikusita aurten ere antolatzea erabaki du Udalak. Azarotik urtarrilera bitartean izango da tailerra eguaztenetan, 10:30etik 13:00etara, kultura etxean. Hamar saioa izango dira, zerbitzua doan da eta interesatuek udaletxera jo behar dute izena emateko. Telefonoa da 943 76 80 22.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak