Liburutegiaren Nazioarteko Eguna dela eta, urria berezia izaten da beti, eta aurten ere heriotzari buruzko lanketa egingo dute, Bibliohotz zikloaren baitan eta Gau Beltzaren bueltan. Argazki, marrazki edo hitzezko adierazpen bidez heriotza irudikatzeko erronka bota du liburutegiak, eta nahikoa material batzen bada erakusketa egingo dute azaroan. Gaiarekin lotutako hitzaldia ere iragarri dute hilaren 29rako.
Altxa Burua Elgeta saioak
Hezkuntza digitalaren gaineko lanketa ere martxan da. Hain zuzen ere, Altxa Burua taldeko Miren Ros adituak bi saio gidatuko ditu datorren astean Elgetan. Hilaren 8an eta 14an saio bana egingo du LH6ko ikasleekin, eskola ordutegian.
Hilaren 14an, gainera, gurasoendako kontzientziazio eta hausnarketa saioa egingo du, 17:30ean, liburutegian. Eskolako saioek erakusten duten errealitatearen azalpena emango du, gurasoentzat.