Ur maila oso txikia Asentzioko putzuan

Larraitz Zeberio Lekuona

Bero handia eta euri oso gutxi egin du, eta nabari da lehortea putzuan. Jarikotxo baserrian ez dute horrelako ur maila txikirik gogoratzen. "Aitak kontatzen zuen aitajaunak ia siku ikusi zuela behin putzua, baina nik ez du orain besteko ur maila txikirik gogoan", dio anaietako batek.

Elgetar batzuek 1989-1990 urteak dituzte gogoan. Urte haiek ere oso sikuak izan zirela diote eta uste dute orduan baino ur gehiago dagoela oraingoz.  

Udako batez besteko tenperaturak –gradutan– handiak izan dira: ekainean 20,1; uztailean 21,6; abuztuan 20,4; eta irailean 18,4. Prezipitazioa, berriz, oso eskasa: ekainean 38,2 mm; uztailean 10,8 mm; abuztuan 38,2 mm; eta irailean 22,4 mm. Gogotik bota beharko du Asentzioko putzua bere onera itzul dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak