Zabalik da Elgetan Berbetan mintzalagun taldeak osatzeko izen-ematea. Interesatuek liburutegian zein lotura honetan eman dezakete izena ikasturte osoan zehar. Bidelariak eta bidelagunak behar dira eta eskatzen dena da astean behin ordubetez elkartzeko konpromisoa. "Dagoeneko badaude izen emate batzuk, eta asmoa da taldeak urrian martxan jartzea", azaldu du liburuzain eta dinamikako dinamizatzaile Geaxi Ezpeletak.
Hitzez Pitz irakurketa taldea
Horrekin batera, martitzenean –urriak 6– abiatuko dira Hitzez Pitz irakurketa taldeko saioak. Sei lagunek eman dute izena oraingoz, eta izen-emateak zabalik jarraitzen du. Taldea martitzenetan elkartuko da, 19:00etan, liburutegian. Ikasturteko lehen irakurgaia izango da Delphine de Vigan-en Esker onak liburua.
Informazio gehiago, liburutegian.