2026/10/03 13:00 - 14:00

Ikuskizunak

Palestinako txotxongiloak

Palestinako txotxongiloak
Elgetako udaletxea, Elgeta

Bergarako Txotxongilo Mostran parte hartuko duen Ramalako (Palestina) Tantura antzerki taldeko kideen saioa, Elgetan.

Moussa Khabib titiritero palestinarra bere herriko egoeraz mintzatuko da. Konpainiak aditzera emango du txotxongiloak nola bihurtzen diren erresistentziarako, hezkuntzarako eta kultura-nortasuna babesteko tresna indartsu bat zailtasunen aurrean. 

Elgeta Palestinarekin taldeak eta Udalak antolatutako ekitaldia, ume eta helduentzat. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak