Astelehenetik aurrera astebeteko ate irekiak egingo dituzte kirol zerbitzuan

Larraitz Zeberio Lekuona

Bost kirol jarduera izango dira ikasturte honetan udal eskaintzaren barruan. Horrekin batera, beste sei izango dira monitore partikularrek eskainitakoak. Kasu denetarako, izen-ematea zabalik da eta Elgetako Udalak jakinarazi du jarduerak eta horiekin lotutako monitoreak bertatik bertara ezagutzeko ate irekiak izango direla hurrengo astean, doan. 

Aurten, Josu Horrillok gidatuko ditu udal eskaintzaren barruko jarduerak; hala nola, eskola kirola –guraso elkarteak kudeatua–, pilota eskola, spinning, gimnasia lasaia eta tonifikazioa. Pilota eskolarako izen-ematea hemen egin daiteke. Gainerako jardueretan apuntatzeko, berriz, formulario hau bete behar da. 

Gainerako ekintzak eta monitoreak dira: yoga (Alazne Azkarate 653 72 31 68), yoga integrala (Maitane Marquina 635 00 65 78), tai-txi (Ainhoa Amezti 699 66 62 48), gym power zein pilates (Maier Irazabal 636 05 35 36), eta areto dantzak (Esti Bravo 687 96 79 27).

Musika eskaintza ere martxan

Musika eskolak ere prest daude ikasturte berrirako. Alde batetik, Adoldo Jainagak (676 72 95 51) trikitixa eta pandero eskolak emango ditu eguen arratsaldetan eskolan. Bestetik, Lorea Larrañagak (679 09 22 45) musika hezkuntza, piano eta gitarra eskolak eskainiko ditu musika gelan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak