Udala zabalik ludoteka zerbitzua hobetzeko familien ekarpenak entzuteko

Larraitz Zeberio Lekuona

Atzo haurrei eta gurasoei zuzendutako ate irekien saio bereziaren ostean, helburua da "espazioa eta eskaintza guztien artean egokitzen eta gaurkotzen jarraitzea", esan du jarduneko alkate eta hezkuntza zinegotzi Ikuska Lizarraldek. 

Lizarraldek azaldu duenez, zerbitzuak "ibilbide luzea du herrian eta errotuta dago", baina "proiektu guztiek behar izaten dute berrantolaketa eta eguneraketa, eta ludoteka heziketa gune egokia izan dadin familien parte hartzea eta zuzeneko harremana funtsezkoa da". Esan du ate irekien ostean ere familien ahotsa entzuten jarraitzea dela Udalaren asmoa, "ikasturteko plangintza aberasteko". Online galdetegi baten bidez egin daitezke ekarpenak.

Gazteleku zerbitzua

Udalak, bestalde, astelehenean irekiko du gazteleku zerbitzurako izen-ematea. Aste bukaeretako zerbitzua izango da eta 2011tik 2014ra jaiotakoendako. Programazioa egiteko gazteekin egindako bilera positiboa izan zela azaldu du Lizarraldek. Esan du, dena den, zerbitzua martxan jartzeko erabiltzaile gehiago beharko direla.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak