Elgetako ludotekan ate irekiak egingo ditu barikuan zerbitzua familiei ezagutzera emateko

Larraitz Zeberio Lekuona

Udal zerbitzutik azaldu dute haur zein gurasoen ekarpenak, ideiak eta proposamenak jaso nahi dituztela ludotekaren funtzionamendua eta eskaintza hobetzeko.

Elgetako ludoteka zerbitzuak ate irekien jardunaldia antolatu du barikurako, herriko umeek eta familiek udal zerbitzua gertutik ezagutzeko aukera izan dezaten. Hala, zerbitzua eta zerbitzuaren instalazioak doan probatzeko aukera izango da gaur.
 
Ate irekien ekimenak beste helburu bat ere izango du, ordea. Zerbitzua ezagutzeko eta probatzeko aukera izateaz gainera familiendako, erabiltzaileen iritziak eta proposamenak jaso nahi ditu Udalak "espazioa hobetzen jarraitzeko".
 
Hala, gaurko saioan familia osoari zuzendutako ekintzak burutuko dira, gurasoek eta haurrek elkarrekin jolas egiteko eta gozatzeko aukera izan dezaten. 
 

Hobekuntzarako ekarpenak eta parte-hartzea

Haur zein gurasoen ekarpenak, ideiak eta proposamenak jaso nahi dituzte ate irekien jardunaldiaren ostean, ludotekaren funtzionamendua eta eskaintza hobetzeko.
 
Herritarrek bi bide izango dituzte euren iritzia emateko:
  • Barikuan, ludotekan, ate irekien saioan zehar ekarpenak zuzenean eginez.
  • Online galdetegi bidez, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak