Zapatu gauean autobus zerbitzu berezia egongo da Bergarara

Larraitz Zeberio Lekuona

Bergarako San Martin jaiak direla eta, gaueko autobus zerbitzu berezia iragarri du Aldundiak. Zerbitzuak Antzuola, Elgeta eta Oñatirekin lotuko ditu Bergara. 

Bergarako San Martin jaiak direla eta, gaueko autobus zerbitzu berezia iragarri du Aldundiak zapatutik dometara bitarteko gauerako. Lurraldebusek emango du zerbitzu hori, eta erabilgarri izango da Mugi txartela. 

Zerbitzuak Antzuola, Elgeta eta Oñatirekin lotuko ditu Bergara. Elgetako irteerak 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan izango dira; eta Bergaratik Elgetarako irteerak, berriz, 00:40an, 02:40an eta 04:40an. 

Informazio eguneratua kontsultatu nahi izanez gero, Lurraldebus.eus webgunean sar daiteke, edo 900 30 03 40 telefono-zenbakira deitu daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak