Egunari dagokionez, instalazioak ikusteko ate irekiak egin dituzte, eta ondoren barruko eta kanpoko skate parkea erabiltzeko eta gunean dauden mahai-tenisean, mahai-futbolean eta billarrean aritzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Bien bitartean, txozna eta pintxoak dastatzeko aukera izan da parkearen kanpoaldean. Tgoki Eguneko antolaketa taldeko kide Josu Horrillok adierazi du "oso giro onean" ospatzen ari direla eguna: "Kanpotik jendea etorri da Tgoki egunaz gozatzera eta espazioa ezagutzera, eta oso giro onean egin ditugu eguneko lehen ekintzak".
Arratsaldeko hitzorduak
Egitarauarekin jarraituz, bazkaria eta skate erronken erakustaldia egin dituzte. Jarraian, arratsaldeko bostetan, skate txapelketa egingo dute parkean, eta, lehen Tgoki eguna amaitzeko, Babesgabe taldeak kontzertua emango du gaueko hamarretan.