Elgetako ludotekak martitzenean zabalduko ditu ateak, ikasturte berriari hasiera emateko

Larraitz Zeberio Lekuona

Zerbitzuak eskolako egutegia jarraituko du eta astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 16:00etatik 19:00etara bitartean.Izen-ematea zabalik da. Hemen dago bete beharreko formularioa.

Ikasturte honetan ere ludoteka zerbitzua erabili nahi duten familiek zabalik izango dute zerbitzuak. Hala, haurrek jolasteko, sortzeko, ikasteko eta lagun artean egoteko gunea izango dute aurtengoan ere.
 

Izen-ematea zabalik

Ikasturte berrirako izen-ematea zabalik dago dagoeneko eta galdetegi digital baten bidez egin daiteke zuzenean. Nahiago duenak, udaletxean bertan ere egin dezake izen-ematea.
Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, herritarrek udaletxera deitu edo idatz dezakete: 943 76 80 22 edo udala@elgeta.eus.
 

Prezioak eta hobariak

Udalak kudeatutako zerbitzua da ludoteka eta ikasturte honetan prezioak hauek izango dira: 
  • Ikasturte osoa: 280 euro.
  • Ikasturte erdia: 180 euro.
  • Hilabetea: 40 euro.
  • Hamar eguneko bonua: 40 euro.
Udaletik gogorarazi dute familien errentaren arabera %90erainoko hobariak eskura daitezkeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak