Haurreskolaren jolaslekuko eraberritze lanak hasi dituzte

Mireia Bikuña Madrid 2026ko uztailaren 31

Haurrendako jolas-eremu naturalagoa, seguruagoa eta atseginagoa sortzea dute helburu. "Laster, gure txikienek, espazio berrituaz gozatzeko aukera izango dute!" esan du Elgetako Udalak, ohar bidez.

Udako oporrak aprobetxatu dituzte haurreskolako jolaslekuaren eraberri lana egiteko. Proiektuak naturarekin harremana sustatuko duen jolas-eremua eskainiko du; espazio naturalagoa, seguruagoa eta atseginagoa, alegia. "Lanek iraun bitartean sor daitezkeen eragozpenak barkatzeko eskatzen dugu; eta eskerrak eman gura dizkiegu inguruko bizilagunei, erakutsitako ulermenagatik", adierazi dute udal arduradunek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak