Plaka berriak irailean eta zergaren aplikazioa urtarriletik aurrera

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko uztailaren 21a

Pasabide-lizentzia aterata daukan Elgetako lokal bateko plaka.

Udalak 2027ko urtarriletik aurrera aplikatuko da garaje-lizentzien tasa berria. "Irailean jarriko ditugu pasabide-plakak egoera erregularizatu duten garaje-atarietan, eta urtarrilean hasiko gara zerga aplikatzen", azaldu du Ibon Unzetabarrenetxea alkateak. Eskaera tramitatu ez duten garaje-jabeek –erdia inguru Udalaren esanetan– ohartarazpen gutuna jasoko dute.

Urtebete pasa da udalbatzak garajeetako pasabide-lizentziak exijitzeko erabakia hartu zuenetik, aho batez. Sei hilabeteko borondatezko epea zabaldu zuen garaje-jabeek eskaera egin eta egoera erregularizatzeko, eta asmoa zen zerga 2026ko urtarriletik aurrera aplikatzea. Azkenean, 2027ko urtarriletik aurrera aplikatuko da. "Irailean jarriko ditugu pasabide-plakak egoera erregularizatu duten garaje-atarietan, eta urtarrilean hasiko gara zerga aplikatzen", azaldu du Ibon Unzetabarrenetxea alkateak. 

Gaineratu du garaje-jabeen "erdiek gutxi gorabehera" tramitatu dutela eskaera, eta egin ez dutenek informazio-gutuna jasoko dutela, egoera erregularizatu behar dutela gogora ekartzeko. "Neurriak hartuko ditugu eskaera egiten ez duten jabeekin. Adostu egin behar dugu neurri horiek zein izango diren", azaldu du.

Eskaera-orriak udaletxean

Pasabide-lizentzia eskuratzeko alkateari zuzendutako eskabidea aurkeztu behar da udaletxean. Ordaindu beharreko tasa garajeak dituen plaza kopuruaren araberakoa da –1-3 auto, 31,76 euro–. Pasabide-plaka garaje-jabeek ordaintzen dute, eta 111,12 euro da prezioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak