Lanek 58.000 euroko aurrekontua dute eta finantzaketa-iturriak hiru izango dira: Aldundia, Elgetako Udala eta Urrejaleiko jabeak. Urrejalein bi etxebizitza daude eta garai batean bakoitzak bere errepidea zuen. Proiektuak aurreikusten du bi etxebizitzendako bide bakarra egotea aurrerantzean.