"Beroarekin kostaldera joko dugu oraingoan. Zarauzko Elkano auzotik abiatuko gara Indamendira. Igoera motza eta erraza da, eta tontorretik ikuspegi ederra dago itsaso aldera, Bizkaiko kostatik hasi eta Jaizkibel-Larruneraino. Gero, tontor txiki bi pasata Aiako Urdaneta auzora joko dugu eta hortik gora, Pagoetako gurutzera. Buelta basotik zehar egingo dugu. Hamalau bat kilometro izango dira guztira", azaldu dute.
Izen-ematea zabalik
Izen-ematea zabalik da eguenera arte, hilak 16, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik eta prezioa da 10 euro. Adin txikikoek parte hartzeko baldintza da guraso edo nagusi baten ardurapean izatea.