Skate eta roller campusa astelehenetik aurrera, bi astez, arratsaldez

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko uztailaren 10a

Gazteak neguan Elgetako pumptrackean.

Saioak 17:00etatik 20:00etara izango dira eta eskarmentudunek gidatuko dituzte. Izen-ematea zabalik da.

Skateboarding, roller skate eta surfskate diziplinetan trebatzeko aukera izango da datozen bi asteetan Elgetako Piñu-koku kirol elkarteak antolatutako campusean.

Saioak astelehenean hasiko dira, 17:00etatik 20:00etara. Lehen ordu eta erdia gidatua izango da eta bigarren zatia, librea. Eskolak Piñu-koku skatepark estalian –Salbador 21– zein udal pumptrackean eta skateparkean izango dira.

Irakasle eskarmentudunek gidatuko dituzte saioak eta maila guztietakoak izango dira, 4 urtetik gorakoendako hasita. Prezioa da 15 euro eskolako eta 60 euro asteko. Informazio gehiagorako, deitu 620 32 78 69 telefonora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak