Bederatzi jaioberriri egin diete harrera udaletxean

Goiatz Arana Begiristain 2026ko uztailaren 4a

Azken urtean bederatzi ume jaio dira herrian, eta eurak izan dira goizeko protagonistak; senitarteko eta lagunek ez dute ongi-etorri ekitaldia galdu nahi izan, eta jendez bete da osoko bilkuren aretoa. 

"Ederra da areto hau zuen irriez jantzita ikustea. Bete itzazue Elgetako kaleak jolasez, irriz eta korrikaldiz. Koloreztatu itzazue bide bazterrak, eta argitu itzazue txokorik ilunenak. Zuen bidean bizi zaitezte aske, eta bizi zaitezte pozik". Hitz horiekin eman diete ongi-etorria udal ordezkariek. Ondoren, zapi eta oparitxo bana banatu diete, eta talde argazkia atera dute, guztiek elkarrekin. Bergarako erraldoien txanda iritsi da ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak