Gizon batek gutxienez hiru emakumeri eraso egin diela salatzeko elkarretaratzea egingo dute Elgetako jaietan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko uztailaren 4a

Elgetako Udalak eta Elgetako Amantalak Talde Feministak sare sozialetan iragarri dute gaur, uztailak 4, elkarretaratzea egingo dutela 22:00etan, bart gauean gizon batek gutxienez hiru emakumeri eraso egin diela salatzeko. Amantalak taldeak konfirmatu dio GOIENAri gutxienez hiru eraso horien berri izan dutela: "Ez dugu halako erasorik onartuko ez Elgetan, eta ez inon". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak